Inicio > Mis eListas > hezkuntza > Mensajes

 Índice de Mensajes 
 Mensajes 1021 al 1040 
AsuntoAutor
“Hirukide” alerta Mikel
Gobernuaren diru m Mikel
Kalitate Legea ala Mikel
La escuela de vera Mikel
El Konekta Zaitez Mikel
Iztueta destituye Mikel
En defensa de los Mikel
La biblioteca esco Mikel
Iztueta destituye Mikel
El Parlamento cons Mikel
Ariznabarreta será Mikel
Canción en euskera Mikel
Botín aboga aument Mikel
El duuro trabajo d Mikel
RECIBIDO DEL EQUI Mikel
El Consistorio bil Mikel
Bilbao acoge las r Mikel
El PSE acusa a Izt Mikel
hezkuntza. Egitara Mikel
Gaur egungo gaztea Mikel
 << 20 ant. | 20 sig. >>
 
Hezkuntza
Página principal    Mensajes | Enviar Mensaje | Ficheros | Datos | Encuestas | Eventos | Mis Preferencias

Mostrando mensaje 1045     < Anterior | Siguiente >
Responder a este mensaje
Asunto:[hezkuntza] Gobernuaren diru murrizketak ito beharrean utzi ditu eremu ez euskalduneko bost ikastola
Fecha: 21 de Junio, 2002  12:54:37 (+0200)
Autor:Mikel <kideak @........es>

Gobernuaren diru murrizketak ito beharrean utzi ditu eremu ez euskalduneko bost
ikastola 

http://www.egunkaria.com/gaur/euskalherria/p00006002.html

Pedro Pegenauteren zuzendaritza nagusiaren irizpide berriekin 643.000 euro
gutxiago jaso dituzte iaztik hona, eta arazoak daude oinarrizko gastuak
ordaintzeko 

Alberto Barandiaran/IRUÑEA 


Nafarroako eremu ez euskalduneko bost ikastola ito beharrean daude Nafarroako
Gobernuaren hizkuntza politikan ezartzen ari den irizpideen ondorioz. Vianako
Erentzun Ikastolak, Tuterako Argiak, Irunberriko Arangoitik, Lodosako Muskariak,
eta Sartagudako Deikazteluk 643.000 euro gutxiago jaso dute Pedro Pegenaute
Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren aulkian eseri zenez geroztik, eta
irakasle eta langileen soldatak ordaintzeko arazo handiak dituzte egun. 

Legeztatu gabe dauden ikastoletako arduradunek —Tafalla eta Zangozakoak
legeztaturik daude— urtebete eman dute afera konpondu nahian, baina itxitzat eman
dute jada akordiorako aukera, egunkariari adierazi diotenez. Nafarroako gizarte
eragileekin eta Nafarroatik kanpoko erakundeekin ere beste finantzaziobideak
bilatzeko asmoa agertu dute, eta elkarretaratze handia prestatzen ari dira egoera
salatzeko. 

Hori bai, eusteko asmoa badago, egon. «Edozeinekin hitz egingo dugu dirua
lortzeko», azpimarratu du Jose Enrique Garces Irunberriko ikastolako
lehendakariak. Eta «edozeinekin» hori azpimarratzen du. 



Ikastolentzat finantzaketa sistema bereizia 

Eremu ez euskalduneko bost ikastola hauen finantzazio sistema berezia izan da
beti Nafarroako Gobernuarentzat. 2000. urte arte, eta kontuan harturik bertan
euskaraz ikasteko aukera bakarra diren ikastetxe hauek txikiak direla berez,
moduloa —finantzaketa zehazten duen haur kopurua— eskola unitarioekin bezala
egiten zen. Hau da, gelak finantzatzen ziren, nahiz gutxieneko haur kopurua ez
eduki. 

Iazko aurrekontuekin etorri zen aldaketa. Ikastolen Elkarteak jakin zuen orduan
irailetik aurrera soilik gutxienezko kopuruak —hamazortzi ikasle Haur eta Lehen
Hezkuntzan— betetzen zituzten gelek jasoko zutela moduloaren kopuru osoa.
Gainontzekoetan haurren proportzioan gutxituko zen laguntza. 

Horren ondorioz, eta Ikastolen Elkartearen datuen arabera, iaz 163.000 euro
gutxiago jaso zituzten ikastolek, eta 480.000 gutxiago izango dituzte aurten.
2000. urtean 1.370.000 eurokoa izan zen bost ikastola hauen diru laguntza. 

Murrizketak, noski, eragin handiagoa izan du ikastola txikietan, batez ere
Lodosa eta Sartagudakoetan. 



Legalizazioa eta bideragarritasuna 

Legalizazioa izan da, beti, administrazioak argudiatu duen koska behin betiko
ikastetxe hauen egoera soluzionatzeko, hitzartuak bezala finantzatzeko.
Pegenautek behin baino gehiagotan zalantzan jarri du legalizatu gabeko
ikastetxeok diru laguntzak jasotzeko eskubidea, eta 2002ko aurrekontuen
aurreproiektuan esaten da 2002-2003 ikasturtera arte izango zutela epea araudia
betetzeko. 

Azken urte honetan Pedro Pegenauterekin izaniko bileretan, Ikastolen Elkarteko
arduradunak legalizaziorako behar diren urratsak emateko prest agertu dira
—funtsean, eraikinetan moldaketak dira, legedia betetzeko—, baina ikastetxeon
bideragarritasuna bermatuta beti ere. 

«Egun, Argia eta Erentzun ikastoletako eraikinetan, moldaketa txikiak egin
beharko lirateke legalizazioa lortzeko», dio Pello Mariñelarena Ikastolen
Elkarteko zuzendariak, «Lodosa eta Sartagudako ikastolako erakin berria izanda,
hor ere ez genuke arazorik izango, eta arazoa Irunberriko ikastetxeaak izango
luke». Hor egingo da, hain zuzen ere, datorren urteko Nafarroa Oinez jaia.
Mariñelarenak dioenez, 2004. urterako bukatuta egon litezke lan horiek.

Azken urte honetako negoziazioan ikastolek proposamen zehatza egin diote
Gobernuari legalizazioa lortzeko. Hiru puntu ditu, eta bideragarritasunarekin
lotuta dago, ezinbestez. Lehen baldintza hiru urteko epea jartzea, hau da,
2004-2005 ikasturtea. Bitartean, behin behineko legeztapena izango zuten
ikastolek eta, horren ondorioz, gainontzeko ikastetxe hitzartuekin bezala ohiko
dirulaguntzen poltsan sartuko lirateke, automatikoki. 



Egindako inbertsioengatik diru laguntzak 

Baina hori ez ezik, diru sail berria emango litzaieke ikastolei, orain arte
egindako inbertsioetarako. «Sortu zirenetik ia sei milioi euro gastatu ditugu
ikastola hauetan», dio Mariñelarenak, «eta 1997ko dekretu batek dio LOGSEk
markatzen dituen baldintzak betetzeko inbertsioen erdia Gobernuak jarri beharko
lukeela. Beraz eta sei urtetan 480.000 euroko dirulaguntza jasotzen badugu
urtean, kitatuko genuke gurekin duten zorra, eta ikastetxe hauen
bideragarritasuna ziurtatuko genuke». 

Elkarteko zuzendariarentzat honek ikastetxe hauen etorkizuna ziurtatuko luke,
baina ez dute Gobernutik inolako erantzunik jaso. «Legeztapena eskuan, ikastetxe
berriak izanda, haur kopurua ere igoko litzatekeela uste dugu, eta hor dugu
Tuteraren adibidea. Hori da gure ispilua». 

Aurtengo apirilaren 17an Pegenauteri igorritako gutunean bost ikastoletako
arduradunek hogeitamar eguneko epea eman zioten administrazioari egoera
soluzionatzeko, eta «gaitzidura latza» agertzen zuten Gobernuaren
jarrerarengatik. «Gure fede onarekin jokatu duzue». Egun, haserre eta ezinegona
handia da. 

Ikastolek duten elkartasun kutxari esker irauten ari dira ikastetxe hauek. Eta,
hala ere, asmo sendoa dago irauteko eta aurrera jarraitzeko. 

«Pegenauteri esan genion, bilera batean», dio Mariñelarenak, «ez genituela
ikastolak itxiko. Itxi baino lehen, Gobernua hankaz gora jarriko genuela». 

negoziazioak 



Aukera Parlamentuan 

Legalizaziorako urratsak eman eta bideragarritasuna ziurtatzeko, ikastolek
etorkizuna izateko beraz, aukera dago orain Parlamentuan. UPNk eta CDNk
hezkuntzaren hobetzea finantzatzeko akordioa lortu zuten joan den hilean, eta ia
sei milioi euroko diru laguntza hitzartu. Lege proiektuaren 12. artikuluak
jasotzen du eremu ez euskalduneko ikastola hauen finantzaketa eta legeztatzeko
epea 2003. urte arte atzeratzen da. Bitartean, moduloa arau berriarekin
ordainduko litzateke . Lege proiektua interes handikoa da bi alderdientzako,
urgentziazko tramitazioa gaindituz gero irailean bertan aplikatuko baitzen, eta
irakasle eta langile askoren lan baldintzak hobetzeko pausoak eman eta hainbat
sindikaturekin hitzartutako kalitaterako egitasmoarentzat dirua ziurtatuko
litzatekeelako. 

Proiektuak ez zuen gainditu parlamentuko lehen tramitea, oposizioaren kontrako
botoei esker. Ikastolen Elkarteak, lege horri atxikimenduak aurkitzearen
konpromisoaren truke eta, beti ere, ikastola hauen arazoari irtenbidea aurkitu
nahian, enmendakin bat aurkeztu zuen lege proiektu horretarako. Baina UPNk ez du
onartu. «Horrelako aurrekontua duen lege proiektua gainditzeko funtsezkoa dute
beste norbaiten babesa, baina hala ere ez dira gai izan aldaketa txiki bat
onartzeko, ikastolak daudelako tartean», kexu da Mariñelarena. «Horrek erakusten
du nolako Gobernua dagoen». 

Arangoiti Ikastola

(Irunberri) 



Pasabide eta eskaileretan, ordenagailu gelak 

Arangoiti Ikastola bosten artean zaharrena da, 1980/81 ikasturtean hasi baitzen.
Bi eta hiru urteko bederatzi haur izan ziren gelak betetzen lehenak. Bertan
ikasten zuten haurrak, 6 urterekin, San Juan Ikastetxe Publikora joaten ziren,
erdera hutsezko ereduan sartzeko. 1985ean, Zangozako eta Irunberriko ikastolek
aztertu zuten bien artean eskaintza bateratua egiteko aukera, eta urte hartan
hasi zen OHO Irunberiko ikastolan. Egun, 113 haur daude herrian eskolatzeko
garaian, eta haietarik 76ek ikastolan ikasten dute. Behin baino gehiagotan eskatu
dituzte gurasoek lokal berriak, baina inoiz ez dute udalaren aldetik laguntzarik
lortu. Irakasle eta gurasoen esanetan, eraikinaren egoera tamalgarria da, eta
arriskutsua. Sarrera, pasabideak eta eskailerak liburutegia, ordenagailu gela eta
laborategia dira. 

Erentzun Ikastola

(Viana) 



Errioxako ikastolekin harremana 

Erentzun Ikastola duela 22 urte jaio zen, hasiera batean irakaskuntza
kooperatiba gisa. Hasieratik, ikastolak udaletxeak utzitako lokal bat erabili
zuen. Bertan haur hezkuntza emate hasi zen, eta, ondoren, ikasle gehienek herriko
ikastetxe publikoan jarraitzen zituzten ikasketak, erdaraz noski. Gutxi batzuk
Oiongo ikastolara joaten ziren. 1990an, Haur Hezkuntzaz gain, OHOrekin jarraitzea
erabaki zen. 1992an Nafarroa Oinez egin zen Vianan, eta ikastola berri bat
eraikitzeko dirua bildu zen horrela: LOGSEk markatutako araudia gainditzeko
eraikina altxatu zen. Datorren ikasturtean, Erentzun Ikastolak 116 ikasle izango
ditu, bi eta hamabi urte bitartekoak denak. Batxilergoa, berriz, La Pueblan
egiten dute, Araban beraz. Duela gutxi Errioxako Ikastolekin batera jai handia
prestatu zuten Vianan bertan. 

Deikaztelu eta Muskaria ikastolak

(Sartaguda eta Lodosa) 



74 kilometro egunero DBH egiteko 

Orain arte bere bidea egin badute ere, datorren ikasturtea ikastola berrian
hasiko dute Lodosako eta Sartagudako ikastoletako haurrek. Biek bide ezberdina,
baina era berean baturik egin dute ikastolek. Sartagudan 1986. urtean hasi ziren
lehen klaseak, eta oraindik bertan gogoratzen dutenez, ixteko aukera oso gainean
egon zen aurreneko urte haietan. Lodosan 1991ean sortu zen ikastola, ondoko
herriko ereduari jarraituz nolabait. Arazoak nonnahi noski: herritarren artean
mesfidantza, langileak ordaintzeko zailtasunak askotan, diru laguntzak lortzeko
oztopoak. Sartagudan lau aldiz aldatu behar izan dute lekuz hamasei urtetan.
Egun, Sartagudako ikastolak 24 haur daude, 29 Lodosakoan. DBH egitera Lizarrara
joan behar izaten dute: 37 kilometro joateko, 37 itzultzeko. Iazko Nafarroa Oinez
bi ikastolen artean antolatu zuten. 

Argia Ikastola

(Tutera) 



Txiki gelditu den proiekturako, Oinez jaia aurten 

Bosten artean egun sendoena, 1984ean sortu zen, Erriberako hiritarrei aukera
emateko haurrak euskarazko irakaskuntzan matrikulatzeko. Bost ikasle izan ziren
aurreneko urte hartan, Beterri Peñako egoitzan. 1985ean Griseras auzoan hasi
zuten ikasturtea, eta 40 ikaslek bukatu zuten urtea. 1990ean La Albean hasi zen
ikasturtea, eta behitegi zahar bat, guraso eta lagun askoren laguntzarekin,
ikastetxe eder bilakatu zuten. 1995ean ehun ikasle ziren jada. Ikastetxe
berriaren bila hasi ziren orduan gurasoak, eta 1995ean bertan egin zen Nafarroa
Oinez jaiarekin Fontellasen lurra erosi eta Argia Ikastolaren eraikin berria
eraikitzen hasi zen. Datorren urtean 250 ikasle izango dira, Erribera osotik
etorritakoak. Aurten berriro Ikastolen jaia ospatuko du Argiak. Txiki gelditu den
ikastetxean behar diren berrikuntzak egiteko. 

matrikulazioa 



Ia bostehun haur 


Ikasturte honetan 460 haur ari dira klasea hartzen bost ikastola hauetan, eta
datorren ikasturterako aurrematrikulazioaren arabera, beste 67 haur hasiko dira
bertan euskara ikasten. Tutera da zenbaki borobilenak dituena —231 haur aurten—
eta dagoeneko txiki gelditu zaio Fontellasen eraikitako ikastola berria. Aurten
Oinez jaia antolatuko dute. Lodosa eta Sartagudakoak dira zenbaki txikienak
dituztenak, baina inguruan badira haurren matrikulazioa igotzeko aukera oso
oparoak.




_______________________________________________________________________
Visita nuestro patrocinador:
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^
Ecología, política verde, libertades, solidaridad, campañas ecologistas
  y todo lo que te interesa de Andalucía, España y el resto del mundo

               ¡¡ SUSCRIBETE GRATIS AHORA MISMO AL
                      E_BOLETIN INFOVERDES !!

           ¡Tu boletín diario de noticias alternativas!

    Haz clic aquí -> http://elistas.net/ml/72/
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^