Inicio > Mis eListas > hezkuntza > Mensajes

 Índice de Mensajes 
 Mensajes 1021 al 1040 
AsuntoAutor
“Hirukide” alerta Mikel
Gobernuaren diru m Mikel
Kalitate Legea ala Mikel
La escuela de vera Mikel
El Konekta Zaitez Mikel
Iztueta destituye Mikel
En defensa de los Mikel
La biblioteca esco Mikel
Iztueta destituye Mikel
El Parlamento cons Mikel
Ariznabarreta será Mikel
Canción en euskera Mikel
Botín aboga aument Mikel
El duuro trabajo d Mikel
RECIBIDO DEL EQUI Mikel
El Consistorio bil Mikel
Bilbao acoge las r Mikel
El PSE acusa a Izt Mikel
hezkuntza. Egitara Mikel
Gaur egungo gaztea Mikel
 << 20 ant. | 20 sig. >>
 
Hezkuntza
Página principal    Mensajes | Enviar Mensaje | Ficheros | Datos | Encuestas | Eventos | Mis Preferencias

Mostrando mensaje 1046     < Anterior | Siguiente >
Responder a este mensaje
Asunto:[hezkuntza] Kalitate Legea ala hala-holakoa? Pedro Pablo Arrinda
Fecha: 21 de Junio, 2002  12:57:02 (+0200)
Autor:Mikel <kideak @........es>

Pedro Pablo Arrinda 

(Gizarte Zientzietako irakaslea) 


Kalitate Legea ala hala-holakoa? 

http://www.egunkaria.com/gaur/iritzia/hondo.html

Udagiro honetan posible da, ikasle guztiak oporretan daudela, Gobernu
espainiarrak bere Kalitate Legea aurrera eramatea. Beharbada Dekretu bidez
onartuko du, Langabezi Erreforma Legeaz egin duen bezala, horrela, hezkuntza
mundutik zein Parlamentutik sor litezkeen protestak moteltzea lortu nahi du. 

Nahiz eta lege honek zenbait alderdi izan, nik hainbesteko zirrara eragin duen
ibilbideen (itinerarioak) kontuaz jardungo dut, hau da, ikasleak gaitasunaren
arabera sailkatuko dituztenek. Honek irakaskuntza eta gizarteko hainbat alorretan
sortu duen kezka ulertzekoa da. Etorkinak dira kaltetatuenak, jatorri sozialak ,
gurasoen heziketa mailak eta ikasleen emaitza akademikoak elkarreragin zuzena
baitute, zalantzarik gabe. Ez dezagun ahantzi hezkuntza gurasoen erantzunkizuna
bada ere eskolak zenbait lan beragain hartzen dituela. 

Azter dezagun Alemaniako kasua; han etorkinen kopurua hamar bider handiagoa da
Estatu espainiarrean baino. Bederatzi urterekin gaitasunaren arabera banatzen
dituzte ikasleakl eskola ezberdinetan: Gymnasium edo goi maila, honek ziurtatzen
du ikasleak unibertsitatera iristea; Realschule edo erdi maila, lanbide
heziketara bideratutako ikasketak; eta azkenik, Hauptschule edo behe maila,
bertan ematen den titulazioa behe mailako teknikoarena da. Hala eta guztiz ere,
azken eskola honetatik mila ikasle inguru ateratzen da urtero inolako titulurik
gabe eta gehienon gurasoak etorkinak direla kontuan hartuta, bazterketa soziala
jasateko arrisku argia dute, ziurtagiri edo titulurik gabe ez baitago lan
praktikarik egiterik. 

ELGEk (OCDE) Europako, Amerikako eta Asiako zenbait herrialdetan egindako PISA
Ikerketaren emaitzak jakin ditugu egunotan. Horien arabera, Alemaniak matematika
eta zientzian pentsatzeko gaitasunean hogeigarren postua jaso du, eta idatzizko
testuen ulermenean hogeita batgarrena. Txosten honek alemaniar gizartea asaldatu
egin du, euren hezkuntza sistema munduko onenetarikoa zelakoan baitzeuden, eta
ondorioz emaitzak hobetzeko egitura aldaketa sakona egiteko asmoa ere agertu da. 

Ondorioz, argi dago, zailtasunak dituzten ikasleek hezkuntza espezifiko eta
banan-banakoa jaso behar dutela, baina jatorrizko taldetik aldendu gabe. Mailaka
sailkatuz gero, inork ez du beherengo mailetara jo nahiko, ez ikasleek ez
irakasleek, arazorik eta gatazkarik gehienak beraietan egongo direlako. Baina,
batez ere, nola lan dezakegu autoestima? Ez al da berau edozein pertsonaren
izaeraren oinarria? Nola egin aurrera jada «eskasaren» etiketa egotzi bazaie? 

Gurasoek ere ez dute euren seme-alabak beheko mailetara joaterik nahiko.
Pedagogia arazoak daude batetik, zailtasunen dituzten ikasle kopuru handiak
dakartzan ikaste zailtasunak kontuan hartuta. Bestetik arazo sozialak daude.
Klasekideen artean izango diren ohitura eta baloreak ez dira egokiak izango
gaurko gizarterako, arrakastan oinarrituriko gizarterako, eta gainera prestigio
sozial galera izango da ikasle zein gurasoentzako. 

Datu hauek ikusi ostean Kalitatearen Lege berria berrikustea komeni da, batez
ere ibilbideei dagokiona. Hezkuntza maila hobetzearen alde denok gauden arren,
aldaketarako oinarri arrazionalak ezarri behar dira, erabili nahi den
aurrekontuaz bat etorriz. Hori horrela ez bada laster izango dugu azken lege hau
ordezkatuko duen arau berria. 



Demetrio Loperena Rota 

(Zuzenbide Administratiboko katedraduna) 



Ingurumena, giza neurrikoa 



J

arrai dezakegu gure hazkunde ekonomikoaren tasaren zilborrari begiratzen, edo
begiak jaso eta geure etxean eta kanpoan gertatzen denari errepara diezaiokegu,
eta elkartasuna agertu geure giza izatasun bera dutenei. Duela urte askotatik,
nazioarteko bilera politikoen amaieran beti esaten da ezer ez dela posible gose
eta pobrezia eremu handi-handiek eta jasanezinezko osasun baldintzek iraun
bitartean. Baliko bilerak argi azaldu du guztiz sendotu dela uste honezkero
orokortu hori. Eta hala, garapen jasangarriaren kontzeptuak ezaugarri argiak
hartu ditu, eta horiek hurrengo irailean Johannesburgon formalizatuko dira. 

Erabiltzen diren testu ofizialetan behin betiko geratu da argi ezin direla
bakoitza bere aldetik jorratu hazkunde ekonomikoa, gizarte garapena eta
ingurumenaren babesa; erabaki politiko bakoitzak beste hirurak hartu behar ditu
kontuan aldi berean. Merkatu-ekonomiaren dogma instrumentalaren gainetik oinarri
etikoz hornitutako apustu arrazionala ezarri da, zein, aldi berean, bizirik
irauteko printzipio bat baita, adostasunez garapen jasangarria deitzen dioguna. 

Nazio Batuen osoko bilkura batean egoteak eskolako patioak gogorarazten dizkigu,
jolastorduan gogorarazi ere, bertako adierazpide desberdin ugariengatik:
jantziak, koloreak... Errealitatea, ordea, desberdina da: bozketak, gehienetan,
erraz aurreikusteko modukoak dira. Aldez aurreko bilerek, formalak edo informalak
izan, presio taldeek –kasu honetan ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin
zerikusia dute, eta gobernu ahaltsuenetako ordezkaritzei oldartzen zaizkie azken
erabakian beren proposamenak jaso ditzaten–, horrek guztiak oso giro berezia
sortzen du, ohiko parlamentuetan ikusten ditugunaren guztiz bestelakoa. Beha
dagoenak, batzuetan, etsia hartzen du, eztabaida zentzugabeak edo herri aberats
batzuen jarrera sozialki ezin onartuzkoak ikusten dituelako. Baina itxaropen izpi
bat agertzen da berriz ere; izan ere, ikusten du instituzionalki finkatutako
praktika bat dagoela, alegia, elkarrizketa erabiltzen dela arma bakar gisa, eta
horren ondorioz posible dela elkar ulertzea eta aurrera egitea. Askotan kritikatu
dituzte Nazio Batuak eraginkortasun faltagatik, baina, egia esan, inork ezin du
irudikatu mundua bertan erakunde hori izan gabe, ezinbestekoa baita, argi eta
garbi hobegarria izan arren. 

Goi Bileran garapen jasangarriari buruz proposatu behar diren testuek, askoren
ustez, esanahi argia dute: jendaurrean aitortzea ez dela bete duela hamar urte
Rio de Janeiron onartutakoa . Eta arrazoi dute. Ingurumenaren hondamendiari
buruzko datu ofizialek gaizkiago gaudela erakusten dute. Garapen ekonomikoari
buruzkoek, berriz, handiagoa dela aberatsen eta pobreen arteko aldea. Eta
gosearen zein edateko moduko ur hornikuntzaren gaineko datuak, argi eta garbi
esanda, guztiz beldurgarriak dira. Konferentziak Balin erabilitako eremu
geografikoa paradigmatikoa da: sarrera mugatua duen gune bat da, irudika
daitezkeen luxu eta erosotasun guztiez hornitua; hamar minutu eskasera miseria
gorrian murgildutako auzoak daude, non jendea pilatuta bizi baita, gutxieneko
higiene eta osasun baldintzarik gabe, eta ia bizirik iraun beste
bizitza-proiekturik ez duela. Garapen bidean daudela esaten zaienetan herri
aberatsek astialdi eta dibertsiorako dituzten sukurtsal ugarietako bat da. Ez
dirudi nahitaezkoa denik konpromiso ideologiko, etiko edo erlijioso handia izatea
hori ez dela bidezkoa sentitzeko. 

Badago oinarri sendoa duen beste kritika bat: testuak ez dira lotesleak
juridikoki, ez delako proposatzen inolako hitzarmenik sinatzea. Egia da. Baina
iruditzen zait, beharbada nolabaiteko boluntarismo batek bultzatuta,
garrantzitsuagoak direla kultur aldaketak zuzenbide positiboan gertatzen direnak
baino. Eta Baliko testuetan jasotakoak esaten digu munduan gosea bada ezinezkoa
dela sistema politiko bat bidezkoa izatea, hezkuntza eta osasuna
guzti-guztientzat izan ezean ezin dela bidezko izan sistema politiko bat, eta
ingurumena babestu gabe ez dagoela elikadura sistema bideragarririk. Gizartea
iraultzeko proposamen horrek, berria ez bada ere, ez du ekartzen odola isurtzea,
eta mundu-mailakoa da, herri, kultura eta ideologia guztiak barne hartzen
dituelako. Gizaki guztiei bizitzeko gutxienekoa ziurtatzea da kontua. Hau da,
elikadura, etxebizitza, osasuna, hezkuntza eta giza eskubideak guztientzat. Argi
dago horrek antz handia duela konstituzio askotan estatu sozialaren inguruan
bildutako klausularen edukiarekin. Garapen jasangarria, beraz, klausula horren
eguneratze moduko bat da. 

Jakina, diagnostikoan eta asmoetan bat etorri ondoren, beharbada zailena
gelditzen da, teknikak zorroztea haiek lortzeko. Gure politikariei indar etikoa
berreskuratzeko eskatu behar diegu, beretarrak ongi administratzearen harrotasuna
sentitzeko, bestei kalterik egin gabe, eta herri behartsuenekin elkartasunez
jokatuta. Kontura daitezela estatua beren ardurapeko unitate administratibo bat
besterik ez dela, eta ez goragoko entitate bat, besteren arazoekin zerikusirik ez
duena, haren defentsan besteak hiltzeko edo nork bere bizia emateko arrazoi dena.
Gutako askok Deklarazio-proiektu horietan mundu osorako helburu politiko bat
ikusten dugu, gure planeta nolabaiteko herri bakar bihurtzen duena, estatua
deritzogun barruti bakoitzak bere autonomia izan dezakeena, garapen
jasangarriaren inguruan hartutako konpromiso eraginkorrean oinarrituta. Jakina,
zibilizazio aukera bat da, baina, nire ustez, nazioartean egonkortasun politikoa
eta etorkizuneko belaunaldientzat itxaropenezko geroa ziurtatzen dituen bakarra
da. 


Erredakzioan itzulia




_______________________________________________________________________
Visita nuestro patrocinador:
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^
Ecología, política verde, libertades, solidaridad, campañas ecologistas
  y todo lo que te interesa de Andalucía, España y el resto del mundo

               ¡¡ SUSCRIBETE GRATIS AHORA MISMO AL
                      E_BOLETIN INFOVERDES !!

           ¡Tu boletín diario de noticias alternativas!

    Haz clic aquí -> http://elistas.net/ml/72/
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^