Inicio > Mis eListas > hezkuntza > Mensajes

 Índice de Mensajes 
 Mensajes 1021 al 1040 
AsuntoAutor
“Hirukide” alerta Mikel
Gobernuaren diru m Mikel
Kalitate Legea ala Mikel
La escuela de vera Mikel
El Konekta Zaitez Mikel
Iztueta destituye Mikel
En defensa de los Mikel
La biblioteca esco Mikel
Iztueta destituye Mikel
El Parlamento cons Mikel
Ariznabarreta será Mikel
Canción en euskera Mikel
Botín aboga aument Mikel
El duuro trabajo d Mikel
RECIBIDO DEL EQUI Mikel
El Consistorio bil Mikel
Bilbao acoge las r Mikel
El PSE acusa a Izt Mikel
hezkuntza. Egitara Mikel
Gaur egungo gaztea Mikel
 << 20 ant. | 20 sig. >>
 
Hezkuntza
Página principal    Mensajes | Enviar Mensaje | Ficheros | Datos | Encuestas | Eventos | Mis Preferencias

Mostrando mensaje 1063     < Anterior | Siguiente >
Responder a este mensaje
Asunto:[hezkuntza] hezkuntza. Egitarauaren %60 berritu dute
Fecha: 23 de Junio, 2002  06:57:10 (+0200)
Autor:Mikel <kideak @........es>

hezkuntza. Egitarauaren %60 berritu dute 

Bihar hasiko dituzte Donostiako Miramar Jauregian EHUren Udako Ikastaroak 

Erredakzioa /donostia 

http://www.egunkaria.com/gaur/euskalherria/p00019003.html

Donostiako Miramar Jauregian bihar hasiko dira Euskal Herriko Unibertsitateak
(EHU) antolatzen dituen Udako Ikastaroak. Ikastaroak euren hirugarren hamarkadan
sartu dira, eta hori dela eta, egitarauaren %60 berritu dute. Ikastaroetako
zuzendari Ricardo Etxeparek edukiak berritzearen aldeko beharra nabarmendu zuen
aurkezpenean, egitaruaren kalitateari eta erakargarritasunari eusteko
helburuarekin. 

Gai berriei dagokienez, gaurkotasun handiko edukiak landuko direla aipatu zuen
Etxeparek. Hala nola, immigrazioa, aldaketa demografikoa eta bere ondorioak,
globalizazioa, Islama, zerbitzuetako sektorearen berritzea eta gizarte kapitala.
Horiei, hala ere, azken urteotan ohikoak izan diren hainbat gai gehitu behar
zaizkie; besteak beste, loaren patologiari buruzkoak, erdialdeko Europaren
ingurukoak eta zinemari buruzkoak. Iaz hasitako Ernest Lluch Mintegiaren bigarren
ekitaldia ere egingo dute. 



Lehenengo bost ikastaroak, bihar 



Irailaren 14 arte iraungo dute EHUren Udako Ikastaroek, eta denbora horretan, 76
ekimen antolatu dituzte: batzarrak, mintegiak, ikastaroak, mahai inguruak...
Ekimen horiek guztiak lau atal nagusitan banatuta egongo dira: ikasi bizitzeko
(osasuna, kultura eta psikologia); ikasi elkarrekin bizitzeko (zuzenbidea eta
gizarte zientziak); ikasi aurrera egiteko (zientzia, teknologia, ekonomia eta
komunikazioa); eta ikasi irakasteko (pedagogia, hezkuntza, politika eta gizartea,
familia, eta testuingurua). 

Goizeko 09:00etan hasiko dira bihar lehenengo bost ikastaroak.
Prebentzio-Jardueren erronkak Europan eta Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzak
dituen erronkak izango dira ikastaroetako bi; Unibertsitate-Zentroetako kudeaketa
berritzailea eta EFQM ereduaz ere solastuko dira; laugarren ikastaroak Gurasoak,
Internet eta seme-alaben heziketa: aukerak, arazoak eta konponbideak goiburua
eramango du; eta azkenak, Islama, musulmanak eta gizarte islamikoak.
Arratsaldean, mahai-ingurua egingo dute.




_______________________________________________________________________
Visita nuestro patrocinador:
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~
               ¡¡NO TE PIERDAS ESTA OFERTA!!
             Con la línea ADSL de Telefónica,
        ¡¡VUELA en Internet con tarifa plana 24 horas!!
           ¡Y llevate de regalo un disco duro USB!
    Haz clic aqui -> http://elistas.net/ml/65/
~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~^~